XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGATA - (Zeruari zin egiñaz) Joxe Migel, zin dagizut Jaungoikoa'ren aurrean zuri egindako agintza eztutala urratu iruzurbidez baizik. (Itzok esanaz, bijoa antxintxika JOXE MIGEL'en gorputza daukaten lekuraiño).

LUIXA - Neska gaixoa! Jaungoikoa'k bakarrik daki zelako kalbarioa daraman Joxe Migel'ekin maitemindu zen ezkeroz.

PERTXAL - (Aztoratuta) Kankallu aundi bat izan naun. Ez niken bere aurrean Joxe Migel'en izenik aipatu bear.

LUIXA - Zuhurrago ukean, noski, baiñan onezkero eztik zuzenbiderik. Alabearra duk gero, Getari'ko txalupan Joxe Migel suertatzea. Ba-nekiñan Getari'ra elduberri zana eta andik arrantzan asteko asmotan zebillena, baiñan nork esan bere lenengo itxasoratzean illotzik ekarri bear zutenik Mutriku'ra?

PERTXAL - Gauaren beltzak galdu dizkin gizonok. Gaiñerakoan, zerbait ikusiko ba'litz... Gaua madarikatua! Ordubeteren buruan, ziarozko itxumustuan, amazazpi gizon atera genizkiñan bizirik, baiñan, gañerako irurak ezin idoro iñolaz ere. Nunbait, itxasoak aparte xamar eraman zizkiñan eta beren ojurik ezin entzun.

Noraezean ibiltzeak, berriz, bere arriskua zeukan, urreratu bearrean erabat aldendu baiditeke eta orregatik eguna argitzen asi arte zai egotea erabaki geniñan. Gaur goizean atxeman dizkiñagu iru gizonak neke aundirik gabe, baiñan, zorigaitzez, gorputz besterik ez itunan...

LUIXA - Joxe Migel gizajoa! Orra, beltzak ikusteko jaiotako mutilla! Mundu ontako neke-samiñen ordez Jaungoikoa'k emango al zion bestean Betiko Atseden eztia.

PERTXAL - Ala biz... Baiñan, barkatu, Luixa; joan bear diñat antxintxika apaizari ots egitera (Abia bedi).

LUIXA - Bai, ua aguro. Ni bitartean, lanak utzita gorputzak ikustera joango naun. Itxaso madarikatua! Ogi puxkabaten truk zenbat mixeri eta zenbat oñaze dakarkiguk gure etxetara! (Erten bedi illotzak gozen alderdira).

ZORTZIGARREN JARDUNALDIA. PERU JAUNA eta ANTTON

Abagune batez, PERU JAUNA ta ANTTON sartu arte utsik geldi bedi antzeztokia. Auek, gertakizunen berri jakiteke sar bitez arrantzako tresnak eskutan dituztela itxasoratzeko ustean. Izketan diardutela, bat-batean oar bitez gertatzen denaz.

PERU JAUNA - Itxasoa bare eta eder dago. Atzo arratsean ez nukean esango gaur goizean arrantzara atera bear genunik.